2026/06/01

UDAN ERE EUSKARAZ, UDAN ERE BERBALAGUN!

 

 
 
Udan ere mintzataldeak osatuko ditugu, uztailean eta abuztuan; euskaraz praktikatu nahi izanez gero, aukera duzu hil batean edo bietan parte hartzeko.

Mintzapraktika taldeak ordutegi, adin eta zaletasunak kontuan hartuta sortzen ditugu, ahal dela, zure beharretara egokitzen saiatzen gara. Taldekideek erabakitzen dute zertarako elkartuko diren: paseatu, kirola egin, mendira joan, kafea hartu... Parte hartzea DOHAINIK DA!

Izen-ematea, ekainaren 17a arte.

Eman izena: https://emanizena.praktikatu.eus/ 

2026/05/13

Udako irakurle kanpaina Barakaldoko AEKrekin

  

Azken nobedadeak irakurri nahi al dituzu euskaraz eta merkeago? AEK-k aukera emango dizu udako irakurle kanpainaren bidez. Hurbildu euskaltegira eta xehetasun guztiak emango dizkizugu. Eskaera egiteko epea maiatzaren 27an amaituko da.

Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu.

Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.

Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

2026/05/12

Aurrematrikulak abian AEKn. Baliatu zaitez abantailez!

 

 
Datorren ikasturtean, 2026/27 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegitan egin daiteke!!

Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

  • Ikasturte honetako (2025/26) prezioari eutsiko zaio  
  •  Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

 2026/27 ikasturterako eskaintza zabala:

  • Goizez, eguerdiz eta arratsaldez 
  •  Talde bereziak
  •  Mintzataldeak
  •  Jardun biko ikastaroak
  •  B2 eta C1 prestaketa

Eta ondo datorkizun ordutegia ez badago, etorri euskaltegira eta gurekin hitz egin.

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan (Barakaldoko AEKren telefonoa eta e-posta: 944 372 087 · 688 746 484 eta barakaldo@aek.eus). Bizkaiko AEK:  673 200 100 · 946 464 000.

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro. A1 mailako ikasleek eta C1 mailako ikasleek (bigarren kasu honetan, 16-18 urte bitartekoak baino ez) 20 euro ordainduko dute. A2 mailarako dirulaguntza berriak egongo dira aurten.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

2026/03/29

Barakaldoko bideoak: Korrika kilometroz kilometro

Korrikak irudi hunkigarriak utzi ohi ditu Euskal Herri osoan, baita Barakaldon ere. Hona hemen Hamaika telebistaren bidez lortutako bideoak:

2209 kilometroa. Argitan Emakumeentzako Aholku Etxea:


2210 kilometroa. Barakaldoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia:

2211 kilometroa. Barakaldoko Ezker Abertzalea:

2212 kilometroa. Ibarra-kaldu, Beurko BHI, Ibaibe, Bagatzako Jai Batzordea eta Zirkodromoa:

2213 kilometroa. San Bizenteko Jai Batzordea:


2214 kilometroa. Centro Galego, Ibarreta eta FP Barakaldo LH:

 
2215 kilometroa. Erreka-Ortu Euskal Dantza Taldea eta Goiztiri:


2216 kilometroa. Urdingorri IGK eta Gurutzetako Jai Batzordea:

 
2217 kilometroa. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIA:


2218 kilometroa. Llanoko talde eta elkarteak:


2219 kilometroa. Lutxanako elkarteak:


2220 kilometroa. Arrontegiko auzoa:


2221 kilometroa. Ekologistak Martxan eta Barakaldo Shararekin SALAM:

2026/03/09

ERRIGORA KANPAINA

Errigora ekimena Nafarroa hegoaldeko ekoizleen eta Euskal Herriko kontsumitzaileen arteko zubi bat da. Kanpaina honen bidez, kalitate handiko bertako produktuak erosi daitezke, eta aldi berean tokiko nekazaritza, ekonomia eta euskara sustatzen dira.

Kanpainan hainbat produktu aurki daitezke: oliba-olio birjina estra, arroza, dilistak, babarrunak, txitxirioak, tomate kontserbak, pikillo piperrak, orburuak, kardua, menestra, pasta eta beste hainbat produktu. Produktu guztiak Nafarroa hegoaldeko ekoizleek egindakoak dira, eta eskaera eginez gero zuzenean etxera edo banaketa-puntura iristen dira.

Ekimen honen helburua ez da soilik produktuak saltzea. Errigorak nekazaritza jasangarria, tokiko ekoizpena eta euskararen erabilera bultzatu nahi ditu. Horregatik, kanpainatik lortutako irabazien zati bat euskararen sustapenera bideratzen da.

Noiz: otsailaren 26tik martxoaren 18ra
Non eskatu: errigora.eus

Aukera paregabea da bertako produktuak kontsumitzeko, ekoizleei laguntzeko eta euskararen alde egiteko.

Eskutik eskura, egiten dugu herria!





Korrikaren ibilbidea: irudietan azaldua

Korrikaren aurkezpenean aurtengo ibilbidea aurkeztu zen, eta bertan erabilitako irudiak hemen bildu ditugu. Helburua da ibilbidea modu errazagoan ikusi eta ulertzea, denok jakin dezagun Korrika nondik igaroko den eta gure herrian nola biziko dugun.

Lehenengo irudian ibilbide nagusia agertzen da. Bertan Korrikak gure herrian egingo duen bide osoaren ikuspegi orokorra ikus daiteke: nondik sartuko den, zein kale eta gune zeharkatuko dituen eta nola osatzen den ibilbide osoa. Irudi horrek aukera ematen du ibilbidea modu globalean ulertzeko eta kokatzeko.

Ondorengo irudietan, berriz, ibilbidea guneka banatuta agertzen da. Zati horietan xehetasun handiagoz ikus daiteke Korrikak auzo bakoitzean egingo duen bidea. Horrela, auzo, talde eta eragileek euren eremuari dagokion zatia errazago identifikatu eta kokatu ahal izango duzue.

Banaketa horren bidez, parte-hartzea ere errazago antolatu daiteke: lekukoaren pasabidea, animazio guneak edo auzo bakoitzean antolatuko diren ekintzak hobeto planifikatzeko aukera ematen du.

Helburua da denok argi izatea Korrika nondik igaroko den eta gure auzoetan nola biziko dugun momentu berezi hori. Horregatik, gonbidatzen zaituztegu irudiak lasai begiratzera, zuen gunea identifikatzera eta auzoan giroa sortzen hasteko.

Presta gaitezen elkarrekin euskararen aldeko lasterketa erraldoia bizitzeko.

 



Korrika bideoa: Eskerrik asko bihotzez!

Korrika posible egiten duten gauza askoren artean, bada ezinbesteko bat: jendearen parte-hartzea. Horregatik, bideo honetan agertzen zareten guztioi eskerrik asko bihotzez eman nahi dizkizuegu.

Elkarte, talde eta eragile askok parte hartu duzue ekimen honetan, bakoitzak bere modura, baina denek helburu bera partekatuz: euskararen aldeko konpromisoa eta ilusioa. Zuen ekarpenari esker, Korrika ez da soilik kilometroak egitea; herriz herri eta auzoz auzo elkarlanean eraikitzen den mugimendu bizia da.

Bideo honek momentu horietako batzuk bildu nahi ditu: auzoetako giroa, prestaketa lanak, elkarlana eta euskararen alde egiten den lana. Irudi bakoitzaren atzean pertsonak, denbora eta borondatea daude, eta horregatik da hain berezia.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bideo honetan parte hartu duzuen guztioi, baina baita agian kameraren aurrean agertzen ez zareten arren atzean lanean ibili zareten guztiei ere. Zuen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango horrelako ekimenak aurrera ateratzea.

Beraz, berriro ere: eskerrik asko bihotzez. Zuen konpromisoarekin Korrika handiagoa, indartsuagoa eta biziagoa da.

Euskara gara!