Azken nobedadeak irakurri nahi al dituzu euskaraz eta merkeago? AEK-k aukera emango dizu udako irakurle kanpainaren bidez. Hurbildu euskaltegira eta xehetasun guztiak emango dizkizugu. Eskaera egiteko epea maiatzaren 27an amaituko da.
Liburuak
irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun
badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak
baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe
jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko
dituzu.
Batzuek
euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek,
historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri
mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu
hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz
prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.