2026/03/09

Korrika bideoa: Eskerrik asko bihotzez!

Korrika posible egiten duten gauza askoren artean, bada ezinbesteko bat: jendearen parte-hartzea. Horregatik, bideo honetan agertzen zareten guztioi eskerrik asko bihotzez eman nahi dizkizuegu.

Elkarte, talde eta eragile askok parte hartu duzue ekimen honetan, bakoitzak bere modura, baina denek helburu bera partekatuz: euskararen aldeko konpromisoa eta ilusioa. Zuen ekarpenari esker, Korrika ez da soilik kilometroak egitea; herriz herri eta auzoz auzo elkarlanean eraikitzen den mugimendu bizia da.

Bideo honek momentu horietako batzuk bildu nahi ditu: auzoetako giroa, prestaketa lanak, elkarlana eta euskararen alde egiten den lana. Irudi bakoitzaren atzean pertsonak, denbora eta borondatea daude, eta horregatik da hain berezia.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bideo honetan parte hartu duzuen guztioi, baina baita agian kameraren aurrean agertzen ez zareten arren atzean lanean ibili zareten guztiei ere. Zuen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango horrelako ekimenak aurrera ateratzea.

Beraz, berriro ere: eskerrik asko bihotzez. Zuen konpromisoarekin Korrika handiagoa, indartsuagoa eta biziagoa da.

Euskara gara!