2023/10/18

Oldarraldiaren aurrean, barakaldarrok euskararekin bat, euskaraz bat

 


Jakingo duzunez, azkenaldi honetan, euskararen erabileraren aurkako ebazpen judizialak ugaritu egin dira Euskal Herri osoan. Injustizia horri aurre egiteko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko Kontseiluak manifestazio bat deitu du arazoaren 4rako Bilbon, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat. Barakaldon, manifestazio hori babeste aldera, hainbat ekimen abiarazi dira:

1. Urriaren 25ean, 19:15ean, Clara Campoamor Kultur Etxean, manifestazioa babesteko argazki kolektibo bat aterako dugu. Beraz, zure sostengua adieraztera etor zaitezen eskatzen dizugu.

2. Argazkia atera ondoren, urriaren 25ean 19:15 aldera, Clara Campoamorren bertan, Sasiburu elkarteak manifestazioa girotzeko hitzaldi bat antolatu du: Euskara eta Ezkerraldea. Hainbat hausnarketa eta iritzi lehenaz, orainaz eta geroaz. Bertan parte hartzeko gonbidapena ere egiten dizugu.

3. Azkenik, zure elkarteak azaroaren 4ko manifestazioa babesten badu, zure atxikimendua adierazteko eskatzen dizugu e-posta honi mezu bat bidaliz (barakaldo@aek.eus), ekimena egiteko bezperan, prentsa ohar bat aterako baitugu, manifestaziora atxikitzen diren Barakaldoko elkarte guztiekin.

Mila esker zure arretagatik eta denon eskubideak batera babestuko ditugulakoan, agur bero bat