AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek eta Agerraldiak ErriGorako euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 10 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako erdialde eta hegoaldeko ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da.
Aurten
kutxa bakarra egongo da aukeran, hasieran bezala. 50 euro balioko du
eta bertan 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional
egongo dira nahasian (bost produktu finko: zainzuriak, piperrak,
orburuak, gozo bat eta ardoa, eta beste lau gainerako ohiko
produktuekin osatuta).
Saskiak eskatzeko epea urriaren 20tik azaroaren 9ra arte izango da. Errigoraren webgunean (www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. Produktuak Barakaldoko AEKn jaso ahalko dira, baita Llanoko Topagune Kultur Elkartean ere. Goza ezazu produktu on eta gozoez, eta bide batez, egin zure ekarpena Nafarroako ekoizle eta euskalgintzari.