NORTZUK GARA?

















Barakaldoko AEK-k 1977tik dihardu Barakaldo euskalduntzen, euskararen normalizazioan urratsak emanez. Erakundea izatetik Kooperatiba izatera pasatu ginen 2002 urtean eta Euskal Herri osoan ari gara lanean (7 probintzietan ari garen bakarrak). 
Eskarmentu handiko irakaslez osaturiko taldea dugu. Urtez urte, hainbat ikastaro eman ditugu, Gurutzetako euskaltegian, Batzar Nagusiko Kultur Etxean eta San Bizenteko euskaltegian. Gaur egun, soilik San Bizenteko euskaltegian aritzen gara eskolak ematen. 


Hainbat ikastetxetan hobekuntza (Hizkuntzaren Zuzentasun Arauak) ikastaroak eman ditugu. Halaber, gurasoak euskalduntzeko ikastaroak ere eman ditugu, erretiratuentzako ikastaroak, autoikaskuntza, mintzapraktika...

Institutuetako gazteentzako perfilak lortzeko modulo bereziko ikastaroak ere antolatzen ditugu: 120 ordukoak.

Barakaldon, 2010etik, Berbalagun egitasmoa kudeatzen du Barakaldoko aek-k. Sasiburu elkarteak BERBARAKA sortu zuen eta horri jarraiki Barakaldoko AEK-k egitasmoa kudeatzen du. Aurten, 10 talde baino gehiago ditugu,eta horietan, 150 lagunek parte hartzen dute.