2024/03/18

Udako barnetegiak %10 merkeago AEK-ko ikasleentzat

 

Astelehenean zabaldu zen barnetegietako eskaintza berezia: apirilaren 22ra arte udako barnetegietan izena ematen duten AEK-ko ikasleek %10eko deskontua izango dute.

Zehaztapenak matrikulazioaren inguruan:

-180 euro ordainduko dira aurrematrikula gisa.

-Hegoaldeko ikasleak esteka honetan https://www.aek.eus/aurrematrikula_barnetegiak/ matrikulatuko dira.

 


 

2024/03/15

Barakaldotik Baionarat: Korrikaren bukaera jaira joateko autobusa

 

23. Korrika geldiezin eta euskalduna izateaz harri dabil, eta halaxe iritsiko da Baionarat Euskal Herria zeharkatu ostean. Barakaldotik bukaerako festara joateko autobusa antolatu dugu:

Noiz: Martxoaren 24an, igandean.

Zer ordutan: 08:40an

Non: Landeta bus geltokian, epaitegiaren atzean

Zenbat: 15 euro

Izena emateko: Barakaldoko AEK euskaltegian. barakaldo@aek.eus edo 663 03 81 35

2024/03/13

Barakaldoko Korrika Txikia erdialdean eta Gurutzetan

 

Haur eta eskolek ere 23. Korrika bultzatuko dute. Horren erakusle da Barakaldoko AEK-k eta Udaleko Euskara Sailak antolatu duten Barakaldoko erdialde zein Gurutzetako Korrika Txikiak

Noiz: Martxoak 21, osteguna, 10:00-12:00.

Zer: Korrika Txikia

Festak: Barakaldon Dj Paco eta Dantzatzeko prest Gurutzetan


Hona hemen erdialdeko ibilbidea:



Barakaldoko Korrika aurkezpenari buruzko bideoa

 


Arkaitz Buronen eskutik, otsailaren 29ko korrika aurkezpena grabatu eta editatua izan da. Bertan hainbat lagunen harrotasun eta euskararekiko atxikimendua bistaratzeaz gain, une hunkigarri eta zoragarriak ere ikusi genituen. Mila esker Hala Dzipo, Zirkodomo eta Ibarra-kalduri emandako laguntza eta babesagatik!

2024/03/12

Barakaldoko korrika ibilbidea

 

Kartel honetan ikusgai duzu 23. Korrikak Barakaldon izango duen ibilbide zehatza, auzoz auzo eta kalez kale. 20:29an Burtzeñatik sartu eta 21:40 pasata Sestaora abiatuko da Kaikutik.

2024/03/11

Hainbat festa Barakaldoko auzoetan Korrikari harrera egiteko martxoaren 21ean

 

23. Korrika ate joka dugun honetan, Barakaldoko eragileek hamaika ekimen prestatu dituzte korrikak Barakaldo zeharkatuko duen egunerako, martxoaren 21erako, alegia. 

Herriaren tamainaz jakitun, auzoak girotzeko erabakia hartu da eta jai ugari izango ditugu: ipuin kontalariak, ikuskizuna, kalejirak... eta, gero, 20:30 aldera Korrika helduko zaigu!

Hona hemen Errekaortu auzoan zer atondu duten:

Hona hemen Lutxanan zer duten korrika egunerako:

Bagatzak ere egitarau aparta antolatu du:

 

Eta Arrontegiko eragileek prestatutakoa:






2024/03/06

Garikoitz Korrikarako prest. Eta zuek?

Otsailaren 29ko Korrikaren aurkezpenean ondo jakin genuen bezala, Garikoitz (Zirkodomoko Mikel Pikazak gorpuztutako pertsonaia) Korrikan parte hartzeko entrenatzen aritu zen, baina kontu garrantzizko batez konturatu zen horretan ari zela. Ikus ezazue eta gozatu: