2017/11/09

Liburu eskaintza deskontuarekin AEK-ko ikasleentzat

AEK-ko ikaslea izateak abantailak dauzka. Horietako bat liburuak merkeago erosteko aukera izatea! AEKn, euskara praktikoa eta %100 afektiboa!

Euskaltegietako ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, AEK-k neguko irakurle kanpaina jarri du abian eta AEK-ko ikasleek hainbat liburu eta hiztegi, zenbait mahai-jolas... merkeago eskuratzeko aukera izango dute.
Baina hau ez da AEK-ko ikaslea izateak daukan abantaila bakarra: AIZU! aldizkaria jasotzen dute hilero doan gure ikasleek, deskontuak izaten dituzte udako barnetegietan...

Liburuetan ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura... Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

Ikusi katalogoa hemen

Oharra: eskaintza AEK-ko ikasleentzat da soilik

Irakurriz eta ikasiz gozatu!