2017/10/25

Errigora kanpaina berriro martxan



Aurten, azkeneko urteotan bezala, Errigora egitasmoa (Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat) ezin Errigorago datorkigu, eskaintza zabaltzeaz gain, erronka potoloari erantzun nahi baitio. Bi kutxa ditugu aukeran bakoitza 50 euroan:

KUTXA TXURIA
Orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, kardoak, ozpina, melokotoia almibarrean, pasta, arroza, pikillo piper mamia, patxaran pastak, molineritoak, tomatea olioarekin eta teilak

KUTXA BELTZA
orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, melokotoia almibarrean, potxak, aran marmelada, mahats zukua, almendrak, oliba olioa, pikillo saltsa, kardua.


Gogoratu beharra dago, kanpaina honen bitartez jasotako dirua, Nafarroak Erriberako ekoizleei bideratzeaz gain, bertako euskalgintza suspertzeko ere erabiliko dela. 

Saskiak edo sakietako bat eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da, eta gure herriari dagokionez, Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea, 11) egin behar da eskaera, telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus).