24. KORRIKAk utzitako sentsazio indartsuei helduta, AEKn hainbat konpromiso hartu ditugu. Izan ere, gugandik hasita, AEKk euskararen pizkunderako zer eskaini ahal duen erakutsi nahi diogu Euskal Herri osoari. Beraz, besteak beste, jedarteko hainbat esparrutan aurrerapausoak egingo ditugu euskararen normalizazioan. Eta gainerako eragileak ere hala egitera gonbidatu nahi ditugu.
Hori dela eta, KORRIKAren 12. Eguneko mintzodromoa antolatu dugu. Honen helburua ez da hutsala: maiatzaren 21a izan dadila Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna! 15 mintzodromo antolatuko ditugu egun horretarako, Euskal Herri luze-zabalean. Barakaldon, maiatzaren 21ean ospatuko dugu Sanbiko eliz aurreko plazan 18:30ean.
Eman ezazu izena eta zatoz gurekin praktikatzera: euskaraz eta euskararen gainean!
