Laster ospatuko da 24. Korrika, eta horren harira ekintza kultural parte-hartzaile bat antolatu dugu.
Ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, honako urrats hauek jarraitu beharko dira:
-
📱 Bideo bat bertikalean grabatu
-
🗣️ “Euskara gara!” esaldia ozen eta argi adierazi
-
📩 Grabazioa 688746484 telefono zenbakira edo barakaldo@aek.eus helbidera bidali.
Jasotako bideoekin muntaketa bateratu bat osatuko da, komunitate osoaren ahotsa eta konpromisoa erakusteko.
Bideoak bidaltzeko azken eguna: otsailaren 26a
Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua da. Animatu eta egin dezagun, elkarrekin, euskararen aldeko aldarria ikusgarri eta entzungarri.
Denok batera, ozen eta argi: Euskara gara!
