2026/02/23

BASO BAT LANDATZERA GOAZ!

Datorren martxoaren 7an (larunbata) aukera paregabea izango dugu naturarekin bat egin eta gure ingurunea zaintzeko: zuhaitz landaketa saioan parte hartuko dugu Larrabetzun.

Ekintza hau Eguzki talde ekologistak, Sasiburu euskara elkarteak eta Bagatzako kontsumo taldeak antolatu dute, auzolana, ingurumenaren zaintza eta euskararen erabilera uztartuz.

  • 9:00etan Barakaldotik aterako gara.
  • Beurko Berria bus geltokian geratuko gara (Miranda etorbidea, 2 – Barakaldo).
  • Larrabetzura iritsi ondoren, 10 minutuko ibilaldia egingo dugu landaketa guneraino.
  • Basozainen jarraibideak entzun eta haien aholkuak jarraituz, zuhaitz landaketari ekingo diogu.
  • Eguerdian, bazkaria herriko txoko batean egingo dugu.
  • 16:30ean Barakaldora itzuliko gara.

Nagusiek 3€ ordaindu behar dituzte, baina umeek doan egingo dute ekintza.

Parte-hartzaileei eskatzen zaie aldatzeko arropa ekartzea, eta lur eta lokatzetarako egokiak diren botak eramatea.

Antolakuntza egokia bermatzeko, komeni da aldez aurretik izena ematea.
Galderak edo izen-ematea: sasiburu@gmail.com