Kanpaina
honi esker, Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu ohi dugu
euskararen aldeko mezua. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta
administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta
gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak
oraindik ere.
Gauzak horrela, Korrikaren helburu garrantzitsuenetako bat da
euskalduntze alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien
zein gau-eskolen lana sustatzea. Korrikak jasotzen duen
dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei
laguntzeko erabiltzen dugu.
Korrika
Laguntzaileak Korrikaren zutabe nagusietako bat dira, eta
ezinbesteko bidelagunak dira. Dagoeneko, Barakaldoko AEKn
eskuragarri daude, arroparekin batera.
Zertan datza kanpaina?
Laguntzaileek 15
euroko ekarpena egiten diote KORRIKAri bi urterik behin. Trukean
edizioko pina eta txartel birtuala* jasotzen dituzte. Gainera,
hainbat abantaila izaten dituzte Laguntzaile izateagatik!
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN
artean... 600 sari baino gehiago...Oro har,
KORRIKAren eta AEKren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak
izango dituzu.
- Deskontuak, baita ere, AEKko ikastaroetan, AIZU! aldizkariko harpidetzan...
- Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu Korrika laguntzaileentzako buletinaren bitartez.
KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure
txartel birtuala.
Informazioa edo laguntza behar baduzu : laguntzaileak@korrika.eus.
