Urtea amaitzear dago, eta une polita da gelditu, atzera begiratu eta eskerrak emateko. Eskerrik asko aurten ere Barakaldoko AEK osatzen duzuen guztioi: ikasleei, irakasleei eta bidelagun guztiei, egunerokoan euskararen aldeko pausoa emateagatik.
Ikasturte honetan ere elkarrekin ikasi dugu, elkarrekin egin dugu barre, eta elkarrekin bizi izan dugu euskara. Horregatik, bihotzez opa dizkizuegu Gabon zoriontsuak eta opor onak, atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta momentu onak bizitzeko.
Ziur gaude datorren urtean ere elkarrekin jarraituko dugula bidean, euskaraz, ilusioz eta konpromisoz. 2026a aukera berriz beteta etor dadila, eta hemen izango gaituzue, berriro ere, elkarrekin.
Besarkada handi bat,
Barakaldoko AEK