2024/06/10

Mintzodromoa Barakaldoko AEKn. Gurekin mintzatzeko prest?

 

Ikasturteari behar bezalako amaiera emango diogu ondoen egiten dakiguna eginez: mintzatuz eta ondo pasatuz. Horretarako, mintzodromo bat antolatu dugu:

Noiz: Ekainaren 24an, astelehenarekin.

Zer ordutan: 10:00etan eta 18:30ean.

Izena emateko: barakaldo@aek.eus edo 663 038 135

Ekitaldi irekia da, beraz, AEK-ko ikaslea ez bazara ere, bertan parte har dezakezu izena emanez gero. Anima zaitez eta mintzatu gurekin!