2024/06/17

Ikasturte bukaerako afaria

 

23-24ko ikasturtea bukatzen ari zaigun honetan, ikasle eta irakasleok elkarrekin afalduko dugu euskaraz elkarrekin aritu eta ondo pasatzeko. Ekainaren 21ean, San Bizente auzoko garagardotegian ospatuko dugu elkar ezagutu izana.

Ikaslea ez bazara ere, gurekin euskaraz mintzatzera etor zaitezke. Izena emateko: barakaldo@aek.eus edo 663 038 135.