2024/05/14

Maiatzeko ekintza: euskaltegiko GINKANA

 

Hilero bezala, Barakaldoko AEK-ko ikasleek euskara era ludiko batean erabiltzeko asmotan, ekintza dibertigarri eta atsegin bat antolatu dugu: Euskaltegiko Ginkana.  

Hainbat talde sortuko ditugu ikasleen mailak nahasirik eta zenbati proba egin beharko dituzte. Amaieran puntuaziorik altuena lortzen duena irabazle suertatuko da. Euskaltegiko ikaslea ez bazara ere, jardueran parte har dezakezu, barakaldo@aek.eus helbidera idatziz edo 663 038 135 telefonora deituz.

Noiz: Maiatzaren 30ean.

Orduak: 10:30 eta 18:30

Non: Euskaltegian eta kalean.