2024/05/27

Aurrematrikula abian AEKn. Baliatu abantailez!


Datorren ikasturtean, 2024/25 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegitan egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (onine ikastaroen aurrematrikula hemen)!!

Aurrematrikula ekainaren 28a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- Ikasturte honetako (2023/24) prezioari eutsiko zaio
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan (Barakaldoko AEKren telefonoa eta e-posta: 663 038 135 eta barakaldo@aek.eus). Bizkaiko AEK:  673 200 100 · 946 464 000.

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro. A1 mailako ikasleek eta C1 mailako ikasleek (bigarren kasu honetan, 16-18 urte bitartekoak baino ez) 20 euro ordainduko dute.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.