Argazkia: Barakaldodigital.com
Beste Korrika baten
atarian gaude. Oso ongi dakizuen moduan, bi urterik behin euskararen aldeko lasterketa erraldoia antolatzen du AEK-k.
Barakaldon apirilaren 6an, 5:00ak aldera, egingo diogu harrera Korrikari (apirilaren 5etik 6rako gauean). Urbanetik sartuko da (itsasaderretik) eta barakaldarrak dantzan, saltoka eta nola ez... korrika jarri eta gero, Sestaorako bidea hartuko du, 6:00ak aldera.
Hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Laguntzeko hamaika modu dago! Euskaltegitik pasatu eta nola lagundu ahal diguzun kontatuko dizugu: kilometroak markatzen, kartelak inkatzen, Korrika txikia girotzen...
Diruz lagundu nahi duenak ere badu aukera bat baino gehiago: Korrika Laguntzailea pina (12 euro), Korrika arropa erosi eta jantzi, kilometroa eskuratu, kuestazioak...
Zu ere Korrikaren zati zara! Barakaldon ere baTZuk gara!
Zu ere Korrikaren zati zara! Barakaldon ere baTZuk gara!