2017/02/28

Barnetegiak %25eko deskontuarekin!

Udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu.

Izan ere, otsailaren 17tik martxoaren 17ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Galdetu zure irakasleari, berak emango dizu behar duzun informazioa eta bete beharreko fitxa.

Honatx datak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 3tik 16ra, uztailaren 17tik 30era, uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, abuztuaren 14tik 27ra eta abuztuaren 28tik irailaren 10era

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (A2): uztailaren 17tik 30era eta uztailaren 31tik abuztuaren 13ra.

EGA/C1 MAILA AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA: abuztuaren 14tik abuztuaren 27ra

MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA (B1, B2): abuztuaren 28tik irailaren 10era

FAMILIA BARNETEGIA: uztailaren 3tik 14ra, uztailaren 17tik 28ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 11ra

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

*soilik AEK-ko ikasleentzat