2025/06/19

ETOR ZAITEZ GUREKIN EUSKARA IKASTERA!

 

Barakaldon euskara ikasi nahi baduzu, denetariko aukerak topatuko dituzu Barakaldoko AEKn.

Maila guztiak eta modulazio ugari ditugu. Eroso eta gustura sentituko zara! Ez ahaztu HABE eta Barakaldoko Udalaren dirulaguntzez balia zaitezkeela.

Izen-emateak eta informazioa:
- San Bizente 11
- 94 437 20 87 edo 688 746 484
- barakaldo@aek.eus

Oraindik aurrematrikula epea zabalik dago, baina ekainaren 30ean itxiko da. Aurrematrikula egiten baduzu honako onura hauek izango dituzu:
- Ikasturte honetako (2024/25) prezioari eutsiko zaio.
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
- Lehentasuna taldeak sortzeko orduan.