2024/06/10

Familia barnetegiak: eraman euskara etxera!

 


Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

MAILAK B1, B2, C1

- Uztailaren 1etik 12ra. Foruan (Bizkaia)
- Uztailaren 15etik 26ra. Aduna (Gipuzkoa)
- Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra. Foruan edo Adunan

Helduak: 595 euro
Haurrak: 407 euro  
 
Izena emateko klikatu hemen.