2024/01/16

Pintxo lehiaketa Barakaldoko AEKn!

 

 

San Bizente auzoko jaiak direla aprobetxatuz, euskaltegian pintxo lehiaketa bat antolatu dugu ikasle eta irakasleok euskara praktikatu eta ondo pasatzeaz gain, sabelak ere ederki bete ditzagun.

Urtarrilaren 25ean, 10:00etatik aurrera pintxoak aurkeztu eta sukaldari finenak zeintzuk izan diren adieraziko dugu. Kontuan hartu pintxoak hotzak izan behar direla eta gehienez osagai bakarra prestatuta ekar daitekeela. Hots, pintxoak euskaltegian bertan egin behar dira, ez etxean.

Euskaltegiko ikaslea ez bazara ere, lehiaketan parte har dezakezu, edo besterik gabe, sortuko den giroaz gozatzera etor zaitezke.