2024/01/23

Izan Korrika laguntzailea eta gozatu hamaika abantailaz!

 

 

Korrika guztietan bezala, Korrika laguntzailea (pina) eskuratzeko parada izango duzu, Barakaldoko AEKn bertan edota online Korrikaren webgunean.

Korrika laguntzailea izatearen abantailak:

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren eta AEK-ren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak, baita ere, AEK-ko ikastaroetan, AIZU! aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bitartez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera. Hori guztia, soilik 15 euroren truke