2023/11/27

Ezkerraldeko Korrika denda zabalik Abendutik aurrera

 

Azken Korrika guztietan bezala, Ezkerraldeak denda izango du. 23. edizioko denda, lehengoaren moduan, Santurtzin topatuko dugu Ramón y Cajal kalean, 11. zenbakian.

Oraingoz, zehaztuta dago abenduko ordutegia:

Ostiralero 17:00etatik 20:00etara

Larunbatero 10:30etik 13:30era

Beraz, jo dendara arropa eta bestelakoak erostera. Gainera, aurten ere txartela erabiliz ordain daiteke.