2023/03/08

Errigorako produktuak eskura AEKren bidez. Bat egin Errigora balioekin!

 

Udaberri orotan bezala, Nafarroako Hegoaldeko hainbat produktu izango ditugu eskura ErriGorari esker. “Bat egin Errigora Balioekin” kanpaina martoxaren 9tik 29ra egongo da martxan eta produktu hauek eska daitezke ekoizlearen jatorrizko prezioan:

Oliba-olio birjina estra eta kontserbak 12 ontziko sortetan: zainzuriak, piperrak, orburuak, kardua, menestra, arbendolak, barazkiak, tomatea, txitxirioak, potxak, arroza, pasta eta lekaleak.

Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da-eta. Eskaera-epea martxoan izan ohi bada ere, apirilaren bukaeran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzu produktuak zure herrian.

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpiak Bat-ek eta Errigorak Plateretik Baratzera antolatzen dute kanpaina hau. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren parte bat bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da.

Eskaerak online egin ditzakezu (www.errigora.eus) edota telefono honetan (+34 848 87 12 23) hegoaldetik deitu/idatziz gero.