2021/12/03

Badator 22. Korrika!

 

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du KORRIKAk Amurriotik Donostiara, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era.

«Hitzekin» da hautatutako leloa; euskara hitzetik ekintzara emateko unea delako. 

 



AEK-KORRIKAk Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko ditu edizio honetan,
beren ibilbidean euskararekiko adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako.

 

KORRIKARI LAGUNDU NAHI?

Korrikan parte hartzeko eta laguntzeko modu asko dago. Une honetan, KORRIKA Laguntzailea kanpaina martxan dago: 12 euroren truke, laguntzaile pina eta txartela eta pina eskuratuko dituzu, askotariko abantailak edukiko dituzu eta astero-astero egiten ditugun zozketetan parte hartuko duzue. Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera. Pinak online eta euskaltegian salgai!!

Informazio guztia www.korrika.eus webgunean!

Zeuk ere egin #HitzEkin euskararen alde!! Ekin #korrika-ri!