2020/02/10

Ikasleen txokoa: Santa Ageda (kronika)



Kaixo, ikaskideak!

Pasa den astelehenean, gure irakasleak proposatu zigun Santa Ageda mendira joatea. Nire ustez, oso plan ona da. Desberdina eta dibertigarria da, horregatik berehala esan nuen baietz. Oso pozik ipini nintzen oso aukera ona delako euskaraz hitz egiteko.

Normalean, euskaltegitik irten eta gero, ezin dut euskaraz hitz egin, ez daukadalako denborarik, eta gainera, ez daukat norekin hitz egin.

Asteazkenean euskaltegian geratu ginen eta beste klase batekin elkartu ginen. Oinez joan ginen euskaltegitik Santa Agedaraino. Nik ez nuen bide hori ezagutzen, izan ere, Gorostizatik igo ginen eta oso polita iruditu zitzaidan. Zorte ona izan genuen, eguna eguzkitsua izan zelako.

Santa Agedara heldu ginenean, argazki batzuk egin genituen eta sagardoa edan genuen. Ondoren, berriro itzuli ginen Barakaldora oinez. Beste txango bat egiteko gogoa daukat, asko gustatzen zaidalako beste pertsona batzuk ezagutzea.

Animatze zaituztet jarduera hauek egitera, oso garrantzitsuak direlako kalean euskaraz hitz egiteko.

Laster arte

Araitz Parrado (A2 mailako ikaslearen kronika)

Atal berri honetan ikasleen iritziak, kronikak, argazkiak, lanak... partekatuko ditugu.