2019/02/07

Hemen da Barakaldoko Korrika aurkezpena!

Barakaldoko AEK-k Korrika 21 aurkeztuko du laster batean. Aurkezpenak gonbidatu ugari izango ditu: Hala Dzipoko musikariak, bertsolariak, Endika Lahaine eta Gorka Gomez raperoak, dantzariak... Ospakizun eguna izango dugu, Korrikari buruzko xehetasunak behar bezala azaltzeko!

Noiz: otsailak 21, osteguna
Zer ordutan: 19:00etan
Non: San Bizenteko Garagardotegian

Egin KLIKA euskararen alde eta har ezazu parte aurkezpenean, ez zaizu damutuko eta!