2019/01/14

Korrika ere San Bizenteko jaietan!

Badatoz San Bizenteko jaiak eta AEK-ko lagunok aprobetxatu nahi dugu Korrika Kulturalari hasiera emateko. Urtarrilaren 20an (igandean), hain zuzen, kantu poteoa egingo dugu eta bukatutakoan Korrikaren aldeko argazki erraldoia aterako dugu: 14:00etan, San Bizenteko parkean. Zatoz Korrika argazkian parte hartzera!!




Bestalde, urtarrilaren 27an (igandean) Korrika arropa salgai egongo da merkatuan!

Berbalagunek eta gurasolagunek beste ekintza hauetan ere parte hartuko dute: Eskulanak intxaur oskolak erabiliz (Gurasolagunek antolatuta) eta Pintxo dastaketa (Sasiburuk antolatuta)



 
Animatu eta parte hartu Korrikan!!