2018/12/03

KLIKA, KORRIKA!!



AEK-k aurkeztu du 21. Korrikaren kanta: Klika Korrika 2019. Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak. 

Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Fermin Muguruzak ohikoa duen estiloan. Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea da, beraz, indartsua eta berritzailea.