2019/01/06

Korrikari lagundu nahi?

Korrikari laguntzeko modu asko dago: batzordean parte hartuz, kilometroak erosiz, www.korrika.eus webgunean sartuz, Korrikan bertan parte hartuz, nola ez... KORRIKA laguntzailea izanez, 21. KORRIKAko materiala erosiz...


12 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartela eta hori erabiltzeko deskontuen katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara eta Korrikari laguntza handia emango diozu!

ESKATU ZURE PINA EUSKALTEGIAN!!  

Euskaltegian edizio honetako arropa eta osagarriak ere baditugu salgai
Biserak, agendak, lepokoak, kamisetak (ume, gazte, helduentzat), izerditakoak...  Etorri euskaltegira, kuxkuxeatu, probatu eta gustukoa baduzu, erosi (edo Olentzerori eskatu ;-))!! 


#KLIKA #KORRIKA

Informazio guztia: www.korrika.eus webgunean