2018/09/26

Barakaldoko Berbalagun proiektuan izena emateko epea zabalik

Gaurtik hasita, Barakaldon, zabalik dago izena emateko epea berbalagun eta gurasolagun taldeetan sartzeko.

Aukera ugari daude: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz
 gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu Barakaldoko berbalagun egitasmoan, jadanik eman dezakezu izena. Aski duzu  AEK, Udal Euskaltegi eta Hizkuntza Eskolara jotzea, edota zuzenean dinamizatzailearekin kontaktatzea 678 62 65 67 telefono zenbakian eta barakaldo_berba@aek.eus helbide elektronikoan.