2018/04/18

Udako plazer txikiak AEKn

Ikasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukagu abian:

Mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak ezin hobeak dira. Pedalei ekinez edota oinez, kirola egin eta Euskal Herriko parajerik ederrenak ezagutu bitartean, euskara praktikatzeko parada izango duzue.

Etxeko txikiekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak daude. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute; txango eta ikastaroetan.

Euskalduntze barnetegiek ere egun osoan euskaraz bizitzeko modu polita eskaintzen dute: euskaraz gosaldu, euskara eskolak, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu...

EGA, HABEren... azterketak prestatu nahi dituztenentzat ere badugu zer eskaini: propio horri begirako barnetegiak eta ikastaro trinkoak.

Etxetik edo etxetik gertu euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik! Horientzat ikastaro trinkoak prest ditugu AEKren euskaltegietan. Baita on-line ikastaroak ere!

Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:

- 946 464 000 edo 673 200 100 - euskaltegian - udabarnetegiak@aek.eus
Udako eskaintza osorik HEMEN

Udako plazer txikiak!!