2018/03/07

Martxoak 8. AEKren adierazpena

AEK-ko kideok bizikidetzaren eta berdintasunaren aldeko lana garatzen saiatzen gara, egunero, gure balioen artean baitaude.

Gure eragin-esparru nagusia Helduen Euskalduntzea izanik, euskara biziberritzeko lanetan aritzen gara, buru-belarri, euskaraz bizitzeko aukerak ugaltzen eta sustatzen; hori, Euskal Herrian, berdintasunean izango da, edo ez da izango.

Era berean, argi dugu gure jardun-esparrua ez dela hizkuntza-kontuetara mugatzen, eta beharrezkoa dela beste arlo guztietan ere eragitea, gure herria egiazko bizikidetzaz eta berdintasunaz eraikiko badugu.

Eragite horretan, ezinbestekoa da emakumeek pairatzen duten berdintasun eza desagerraraztea, eta, bide horretan, denok izatea kontzientzia eta ekimena.
Horregatik guztiagatik, guztiz bat egin nahi dugu Mugimendu Feministak Martxoaren 8an antolatu duen ekimenarekin, bai eta gure konpromiso irmoa adierazi ere sexu-bereizkeriarik gabeko mundu justuagoagoa lortzeko lanean segitzeko.