2018/03/07

Barakaldoko berbalagun: ekintza berriak prest!

Barakaldoko berbalagunekin hurrengo hitzorduak dauzkagu:


Aurreko ikastaroaren arrakasta ikusita, Berbalagunok Karibeko dantzak ikastaroari jarraipena ematea erabaki dugu:
Noiz: martxoak 12 (astelehena) eta martxoak 14 (asteazkena)
Zer ordutan: 11:30
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567

Barakaldoko Berbalagunok tailer interesgarri hau antolatu dugu Barakaldoko Natur gelarekin batera:
Zer: Bitxiak egiteko tailerra, Lorategi Botanikoan bertan dauden hosto eta haziekin
Noiz: martxoak 13, asteartea
Zer ordutan: 10:30ean
Non: Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur gelan
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567. Azken eguna martxoaren 12a