2018/01/02

Berbalagun egitasmoan izena eman nahi?

Zabalik dago Barakaldoko berbalagun taldeetan izena emateko epea.

Astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab. Ekimen arrakastatsuak dira; izan ere, bermatuta dago hainbat helburu erdiesteko aukera: euskaltegian ikasitakoa praktikatu, euskaraz egiteko plaza eskaini euskaldun orori, zuzeneko bidea izan inguruko euskaldunak harremanetan jartzeko... eta, batez ere, abagune aparta eskaini gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko.

Parte hartu nahi baduzu, galdetu euskaltegian edo izena emateko fitxa bete.

Barakaldon, euskara/z PRAKTIKATU ETA BIZI!