2017/06/12

Euskararen aldeko lasterketa, Llanon

Llano auzoko jaien baitan, Sasiburu euskara elkartearekin elkarlanean, Euskaraz Bizi Nahi Dut 3. Herri Krosa antolatu dugu, larunbatean (ekainak 17)

Ordua: 11:00 Senior (6750m.) eta 12:00 haurrak (250/750m). 12:30ean Herri Lasterketa egingo da
 
Izena emateko: Doan da eta lasterketa hasi baino ordubete lehenago egingo da

Sariak zozketatuko dira partaideen artean.