2017/03/28

Ostegunean abiatuko da Korrika Otxandiotik

Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatuko ditu ostegunetik (martxoaren 30a) apirilaren 9ra bitartean. Barakaldon apirilaren 6an, 4:55ean harrera beroa egingo diogu Korrikari.

Otxandioko hasiera jaiko egitaraua prest dago (ikusi kartela). Gogoan izan Ezkerraldetik autobusa jarriko dugula. Info HEMEN.

Euskaltzaleok bidera aterako gara, Korrika aterako gara eta herriz herri igaroko gara, Otxandiotik Iruñera. 


Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.
Gora Korrika!!!