Korrika Kulturalaren egitaraua Barakaldon


Korrika iritsi bitartean, goza dezagun Korrika Kulturarekin. Gainera, ekitaldi mordoa egongo da herrian:
-Martxoaren 14an, 19:00etan, Bertso-korrika Clara Campoamor Kultur Etxean. Saio teorikoa.
Eta martxoaren 21ean, 19:00etan, Ibarra-kaldu tabernan bertsolari-saioa, Kilika bertso eskolarekin.

-Martxoaren 15, 22 eta 29an Sukaldaritza tailerra Gurutzetako zentro zibikoan, Sasiburu Euskara elkartearen eskutik.

-Korrikaren aldeko kuestazio-asteburua:

Martxoaren 17an, Zuazo-Arteagabeitian, 18:00etatik aurrera kalejira.
Martxoaren 18an 12:30etik aurrera, Zuazo-Arteagabeitian, kalejira.
Martxoaren 18an, Bagatzan, 19:00etatik aurrera dantza-poteoa.
Martxoaren 19an, 12:00etan, Lutxanan, musika kalean.
Martxoaren 19an, 12:00etan Bagatzan, antzerkia Aldapa taldearekin.
Martxoaren 19an, 12:00etan San Bizenten, kalejira auzoan zehar.
Martxoaren 19an, 12:00etan Erreka-ortun, umeentzako tailerrak eta musika.

-Martxoaren 20an, 18:00etan, San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean: Korrika bai, baina nora? umeentzako ikuskizuna.

-Martxoaren 24an. 18:30etan. Korrika festa Llano auzoko Topagune Kulturgunean.

-Martxoaren 28an, 19:00etan, Atari tabernan, Sagardo dastaketa.

-Martxoaren 30ean, Korrika-hasiera. Autobusa Otxandiora joateko.

-Martxoaren 31n Korrika Festa, Lutxanan. 18:30ean Korrika Txikia, 19:00etan Pintxo-potea, 20:00etan Kalejira eta 21:00etan kontzertua Sotano taldearekin. 
-Apirilaren 2an. Kukuxu-marketen korrika arroparen salmenta. 

-Apirilaren 5ean 10:00etan Korrika txikia Bide Oneratik eta 10:30ean Herriko Plazan Antxo eta Pantxa pailazoak.

-Apirilaren 5ean, Korrika Festa, 17:00etatik aurrera, puzgarriak, tailerrak, Zirkorrika antzerkia eta Patxi Perez eta Konpainiaren dantza plaza.

-Apirilaren 6an, 04:54an, Korrika helduko da Barakaldora gasolinotik. 
- -Apirilaren 6an. Korrika txikia, Munoa Eskolak antolatuta.

-Apirilaren 8an, Korrika Festa, Zuazo-Arteagabeitian.

-Apirilaren 8an, Korrika Festa, San Bizenten, 19:00etan.

-Apirilaren 9an, Korrika-bukaera, autobusa Iruñera joateko.