2017/03/09

Bertsoak ere Korrika

Korrika Otxandiotik abiatzeko gero eta gutxiago falta da eta motorrak berotzen joateko, 20. edizio honetan ere BertsoKorrika antolatu dugu. Bi saio izango ditu:

Saio didaktikoan bertsolaritzaren oinarri eta ezaugarri nagusiak ikasteko parada izango dugu.
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Noiz: martxoak 14 (asteartea), 19:00etan

Bertso-saioan, Aitziber Bengoetxea, Asier Alcedo, Imanol Arrutia eta Idoia Anzorandia bertsolariekin gozatuko dugu.  Gai-jartzailea: Oihane Anzorandia
Non: Ibarra-kaldu tabernan
Noiz: martxoak 21 (asteartea), 19:00etan

Animatu eta etorri gurekin bertsotan ikastera!

ESKERRIK ASKO, KILIKA BERTSO ESKOLA!