2016/06/10

Barakaldoko AEK euskaltegiak ikasleak omenduko ditu.


Barakaldoko AEK euskaltegiak ikasleak omenduko ditu.

Datorren asteko ostiralean, ekainak 17, herriko AEK-k omenaldia atondu die gaurko eta aspaldiko ikasleei, 19:00etan, San Bizente kaleko Gran Parada tabernan. Eragile euskaltzaleak ekitaldi xume baten bidez eskertu nahi die hainbat barakaldarri euskara ikasteko egindako hautua. Izan ere, euskaltegiko irakasleek adierazi duten bezala: “ikasleek egindako ahalegin eskerga txalotu beharrean gaude”.

Horretarako, hitzordua finkatu dute euskaltegiaren ondoan dagoen tabernan, eta bertara joateko gonbita egin diete ikasle, ikasle ohi eta euskaltzale orori. Ospakizun berezi horretan, omenaldi batek dakartzan ohiko ezustekoez gain (antolatzaileek isilpean gorde nahi dituztenak, ulertzekoa den moduan), doako askaritxo batez ere gozatzeko abagunea izango dute hara bertaratzen direnek. Ekitaldiaren bukaera, gainera, hainbat bertsolarik girotuko dute eta euskararen aldeko banakako nahiz taldekako argazkietan parte hartzeko aukera izango da.


Barakaldoko AEK euskaltegia homenajeará a sus alumn@s.

El viernes de la próxima semana, 17 de junio, AEK de Barakaldo realizará una fiesta homenaje para antigu@s y actuales alumn@s, a las 19:00 horas, en la taberna Gran Parada situada en la calle San Bizente. Este euskaltegi quiere por medio de un sencillo acto agradecer a tant@s barakaldarras el haber aprendido euskara. En este sentido y como han subrayado l@s profesores/as del euskaltegi: “nos vemos obligado a aplaudir el tremendo esfuerzo de l@s alumn@s”.

Para ello, han optado por realizar esta celebración en la taberna situada al lado del euskaltegi, y han invitado a participar a alumn@s, ex alumn@s y a todo tipo de euskaltzales. El homenaje, a parte de las sorpresas que tienen esta clase de eventos y que como es lógico se guardarán en secreto, constará de un lunch gratuito para l@s participantes, así como la participación de bertsolaris. Además, habrá opción de realizar un pase fotográfico individual como colectivo a favor del euskara.