2015/09/03

Laguna euskaltegira ekartzeak saria dauka!

AEK-k 2015/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.


AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia HAU betetzeko.

Jasotzen ditugun izen guztien artean 2015/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.
Proposamenak irailaren 23ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.

Informazio gehiago HEMEN eta gure euskaltegian! San Bizente 11 kalean edo 94 437 80 27 telefono zenbakian!!