2026/10/28

Berbalagun Tele7n: «Akatsak alde batera utzi»

 

Tele7koek Berbalagunekoei elkarrizketa egin diete, eta haien eguneroko jardunaren berri emateko aukera izan dute.

«Eraman euskara praktikara» lelopean, urrian jarri da martxan Berbalagun egitasmoa. Ezkerraldeko lau herrietan, 350 berbalagun ari dira parte hartzen, 48 taldetan banatuta. Helburua? Euskara praktikatzeko aukera eskaintzea, hizkuntza eguneroko bizitzan erabiltzea eta, bide batez, jende berria ezagutzea.

Horretarako, mota guztietako ekimenak antolatzen dituzte: txakurrarekin paseatzeko taldeak, berbapoteoak eta beste hainbat jarduera. Izan ere, euskaraz aritzeko ez dago modu bakar bat; gustuko duguna eginez eta giro atseginean ere praktikatu dezakegu.

Eskerrik asko Tele7ri Berbalagun egitasmoa ezagutarazteko aukera emateagatik, eta eskerrik asko parte hartzen duzuen guztioi euskarari egunerokoan lekua egiteagatik!

Euskara praktikara eramaten jarraituko dugu, elkarrekin!