2026/07/09

Eman pausoa euskarara: A0tik B1era 120 €-ren truke


Euskara ikasteko edo zure maila hobetzeko asmoa baduzu, aurten aukera paregabea duzu. Barakaldoko AEKn A0tik B1era bitarteko ikastaroak 120 €-ren truke egin ditzakezu.

Gure ikastaroak maila guztietara egokituta daude, eta ordutegi aukera zabalari esker, ikasketak zure egunerokoarekin uztartu ahal izango dituzu. Irakasle adituak, talde txikiak eta metodologia praktikoa izango dituzu lagun, euskara modu eraginkorrean ikasi eta egunerokoan erabiltzeko.

Ez utzi aukera hau pasatzen. Zatoz AEKra eta eman lehen pausoa edo jarraitu zure euskara bidean.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

Aurten, euskarari bai. Zure lekua Barakaldoko AEKn dago!