Datorren ikasturtean, 2025/26 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).
Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegitan egin daiteke!!
Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- Ikasturte honetako (2025/26) prezioari eutsiko zaio
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Izen-emateak eta informazioa: AEKren
edozein euskaltegitan (Barakaldoko AEKren telefonoa eta e-posta: 944 372 087 · 688 746 484 eta barakaldo@aek.eus). Bizkaiko AEK: 673 200 100 · 946 464
000.
Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro. A1 mailako ikasleek eta C1 mailako ikasleek (bigarren kasu honetan, 16-18 urte bitartekoak baino ez) 20 euro ordainduko dute.
Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.