San Bizente auzoko jaiak direla aprobetxatuz, euskaltegian pintxo lehiaketa bat antolatu dugu ikasle eta irakasleok euskara praktikatu eta ondo pasatzeaz gain, sabelak ere ederki bete ditzagun.
Urtarrilaren 23ean, bi txanda egongo dira: goizean 10:00etan eta arratsaldean 19:00etan. Pintxoak aurkeztu eta sukaldari finenak zeintzuk izan diren adieraziko dugu. Kontuan hartu pintxoak hotzak
izan behar direla eta gehienez osagai bakarra prestatuta ekar
daitekeela. Hots, pintxoak euskaltegian bertan egin behar dira, ez
etxean.