Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta Barakaldoko Berbalagun taldeari erreportajea egin zioten EITBkoek.
Barakaldoko Berbalagun ekimenak euskararen erabilera eta praktika bultzatu nahi du. Beraz, gogoratu: euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin; edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen dauzka Berbalagunek zuretzat (mintzataldeak, gurasolagun, ekintzak, xede taldeak, abantailak...).