2024/02/07

Korrika batzordea martxan Barakaldon

 

Barakaldoko Korrika Batzordeak urtarrilaren hasieratik darama 23. Korrika dinamizatu nahian. Datorren hitzordua, otsailaren 13an izango da, 20:30ean, Barakaldoko AEKn. Bakarka edo taldeka, ongi etorria izango zara. Hortaz, euskararen aldeko lanean aritu nahi baduzu, ez ezazu zalantzarik izan eta etorri!