2024/02/01

23. Korrikaren aurkezpena Barakaldon. Barakaldo ere harro herria da!

 

Barakaldo ere harro herria da. Euskarari gure atxikimendu eta sostengua adierazi diogu behin baino gehiagotan, eta 23. Korrikan ere beste hainbeste egingo dugu. Oraingoan ahaldunduago, harroago.

Horretarako, AEK-k hainbat lagun eta sortzaileren babes eta laguntza jaso ditu aurkezpen jai eder eta gogoangarria prestatzeko. Izan ere, Ibarra-kaldu dantza taldeak, Zirkodomoak eta Hala Dzipok aurkezpena girotuko dute 23. Korrikari buruzko xehetasun guztiak aletu bitartean. Beraz, ez ezazu gal aukera hau eta etor zaitez gurekin euskararen aldeko festa honetara.

Zer: 23. Korrikaren aurkezpena. Zuzeneko musika, dantza, sorpresak, askaria...

Noiz: Otsailak 29, osteguna. 19:15ean

Non: Ibarra-kaldu dantza taldearen lokalean. San Jose kalean, Bagatzan